ELA, LAB eta UGTk Adegiri egin dioten proposamenean bi puntu nagusi daude: batetik, patronalari eskatzen diote ordu estren inguruan negoziatutakoa betetzeko. Izan ere, elkarrizketen iraun duten bitartean ordu estrei buruzko zenbait puntu onartu zituen patronalak sindikatuen arabera, baina gero akordioan ez zituzten idatziz jaso. Han justu, negoziatutako hori idatziz jasotzeko eskatzen diote Adegiri.
Bestetik, gaixo agirien ingurukoa zen langileen eta patronalaren arteko desadostasun handienetako bat —lehen egunetik soldata jasotzea eskatzen dute langileek: baja hiru aste baino txikiagoa denean %60, eta handiagoa %75—. ELA, LAB eta UGT prest agertu dira azken proposamenean puntu hori abenduaren 31 bitartean negoziatzeko.
Eraikuntzako greba Gipuzkoan
Akordio proposamena egin diote sindikatuek Adegiri, eta haien erantzunaren zain dira
Gaur eguerdiko ordubatean elkarrekin bilera egiteko deia egin zioten Adegiri Gipuzkoan eraikuntzako greba sustatzen ari diren ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek, baina iragarri zutena betez, patronaleko ordezkariak ez dira LKH Lan Harremanen Kontseiluko hitzordura agertu. Sindikatuek han utzi dute beren azken akordio proposamena, eta Adegiren erantzunaren zain geratu dira. Nolanahi ere, CCOO sindikatuak ez du hitzarmen proposamena sinatu zenbait aldakarrikapen ez direlako jasotzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu