Lan gatazkak

Akordioa egin dute Bridestonen, eta greba bertan behera geratu da

Basauri eta Usansoloko lantegietan eragin orokorreko lan hitzarmena izango dute, batzarrak horrela berresten badu, eta astebeterako zen lanuztea utzi egin dute beharginek.

Bridgestonel Basaurin duen lantegia. ALFREDO ALDAI / EFE
xabier martin
2018ko otsailaren 14a
10:42
Entzun

Egun batekin nahikoa izan da. 1.100 langilek greba egin zuten atzo, lantaldearen %98k, sindikatuen iturriek esan dutenez. Gaur, berriz, lan hitzarmena adosteko akordioa egin dutela jakinarazi dute aldeek, eta astebeteko iraupena zuen lanuztea bertan behera utzi dute beharginek. UGT, BUB eta USO sindikatuen oniritzia du zuzendaritzarekin egindako akordioak, eragin orokorreko lan ituna berritzeko. Haiek deitu zuten grebara, eta haiek lotu dute akordioa enpresarekin.

2016tik 2019rako soldata igoera KPIaren arabera gaurkotuko dela jasotzen du balizko itunak. Bihar batzartuko dira aldeak berriro ituna idazteko. Lau urteko iraupena izango duela aurreratu dute, ordea. CCOOk eta ELAk ez dute iritzirik eman oraindik, eta ikusteko dago itunaren alde ala kontra bozkatzera deituko duten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.