Lan gaztaka

Akordioa lortu dute Asteasuko Siemens Gamesan, eta greba bukatu da

Gaur gaueko txandakoak izango dira beharrera itzuliko diren lehen langileak Asteasuko (Gipuzkoa) plantan. Kasik hilabetekoa izan den greba mugagabea amaitzea erabaki berri dute eguerdian egindako batzar batean.  

Asteasuko Siemens Gamesako langileen batzarra, gaur. BERRIA
xabier martin
2020ko apirilaren 20a
14:50
Entzun

Lantaldeak ia aho batez onartu du zuzendaritzak mahai gainean jarri duen azken proposamena lan ituna berritzeko, eta, horrenbestez, lanari ekingo diote Siemens Gamesak Asteasun duen plantaren ekoizpenaren esparruan, alor horretan diharduten txandakako beharginak soilik baitzeuden lanuztean. Koronabirusak behartuta enpresa itxi zenean, lanuztea baztertu zuten grebalariek, baina ateak irekitzeko baimena iritsi eta gero, greban hasi ziren berriz aurreko astean

Beraz, 100 langilek baino gehiagok urrats garrantzitsua egin dute lan itun berria izateko bidean, eta COVID-19aren garaiak baldintzatzen duen normaltasunera itzuliko dira. Beharginek enplegu berme bat eskatu zuten orain dela hilabete batzuk, ikusita taldean itxierak eta murrizketak zetozela, eta lanuzteak hasi ziren. Enplegu berme horren inguruan akordioa zegoen aspaldian, baina lan hitzarmena berritzea zaila gertatu da, eta ia hilabeteko greba mugagabearen ondoren iritsi da ituna egitea erraztuko duen akordioa. Martxoaren 9an hasi zuten greba.

2019-2022ko beren baldintzei dagokien zatia da Asteasuko txandakako langileek onartu dutena, eta proposamenak soldata igoerak jaso ditu. Lehen bi urteetan, mailaketaren araberako igoerak aplikatu dira, soldatarik apalenak gertura daitezen soldata handienetara. 2021ean eta 2022an, berriz, igoera orokorrak aplikatuko dira: %2,3 eta %2,1, hurrenez hurren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.