PUNTU NAGUSIAK
•Iraupena: Bost urte, aurten hasi eta 2015era arte.
•Lan egutegia: 214 egunekoa, eta bi egun lan poltsarako.
•Soldata: %2,5eko igoera lehen lau urteetarako eta kontsolidagarria izango ez den ehun euroko gainsaria; 2015erako KPI+%0,25eko igoera eta 250 euroko gainsaria.
•Enplegua: datorren urtean 400 langile inguru hartzea. 100.000 ibilgailuko ekoizpena egonkor mantenduz gero, 300 langile finko egitea.
•Larunbata: larunbatean lan egiteagatik ematen den plusa %100ean mantentzea.
•Inbertsioa: 170 milioi inbertituko ditu Gasteizko lantokian, eta beste 340 milioi inguruko enpresetan lanabesak egiteko.
•Lanaldi amaiera: hornigai falta larri edo ustekabekoa ezin erabili izatea produkzio txanda ohi baino lehen amaitzeko argudiotzat.