Lan gatazkak

Akordiorako oinarria lortu dute Itziarko WECen

Lantalde osoari beste lanpostu bat emateko enpresaren konpromisoa edota 45 egunetako kalteordaina jasotzen du akordioak. 

xabier martin
2015eko otsailaren 13a
18:00
Entzun

Itziarko WECeko langileen batzarrak atzo batzordearen eta zuzendaritzaren artean lortutako akordiorako oinarria berretsi egin du gaur. Lantalde osoaren kaleratzea ekiditea lortu dute, beraz. Enpresak mahai gainean jarri zituen lantegiaren itxiera eta 50 beharginen kaleratzea, 20 eguneko kalteordainarekin, urtebeteko mugarekin gainera. Alegia, lan erreformak finkatzen duen gutxienekoa.

Greba mugagabean zegoen lantaldea aspaldian erabaki horren aurka," eta borroka dela medio", 45 eguneko kalteordaina ordaintzera behartzen du enpresa orain lortutako akordioak, ELA sindikatuak jakitera eman duenez. Horrekin batera, Wind Energy Casting taldearen beste lantegiren batera lekualdatzea eskatzeko aukera ere zabalik dute beharginek.

Halaber, lantalde osoari lanposturen bat eskaintzeko konpromisoa zehazten du adostutakoak, baldin eta egungo instalazioetan industria jarduera berreskuratzen bada 2018ko Abenduaren 31 baino lehen. ELA sindikatuak dio akordioa ahalbidetu duela  "WECeko langileon ahalegina eta borrokak". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.