Akordiorik ez, IATko langile eta enpresaren artean
DONOSTIA. Irungo eta Urnietako ibilgailuen azterketa teknikoko langileek greban jarraituko dute, ez dutelako akordiorik lortu enpresarekin. Langile batzordeak Jaurlaritzaren bidez proposamen bat bidali zion aste honetan TUV Rheinlandi. Soldata igoera onartu du hark, baina langileek esan dute proposamen osoa onartzeko eskatzen diotela enpresari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu