Akordiorik ez langileen eta TUV Rheinlanden artean
DONOSTIA. Preco bitartekaritza zerbitzuarekin bildu ziren atzo Irunen eta Urnietan ibilgailuen azterketa teknikoak egiten dituen enpresa (TUV Rheinland) eta langileak. Ez zuten akordiorik lortu, eta gaur elkartuko dira berriro ere. Soldata igoera Gipuzkoa, EAE edo Espainiako KPIaren arabera egin behar den, hori da eztabaidatu beharreko puntuetako bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu