Confebask EAEko enpresarioen elkartearen eta CCOO, LAB eta UGT sindikatuen arteko bilera akordiorik gabe bukatu da, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako negoziazio kolektiboaren inguruan.
Confebaskek deitoratu egin du akordioa lortu ez ezina, baina "alde guztiek egin duten esfortzua" baloratu du. Hori kontuan hartuta, uste osoa du etorkizunean "negoziaziorako dinamika berriak" ezartzeko aukera izango dela.
Elkarteak ohar baten jakinarazi du hainbat erakunde prest agertu direla elkarrekin lanean jarraitzeko, baita "planteatutako helburuetan" aurrera egiteko ere.
UGT sindikatuko kideen arabera, negoziazio kolektiboaren desblokeoa bilatzen saiatu dira, Preco Gatazkak konpontzeko prozeduraren bitartez. CCOO eta LAB sindikatuek arratsaldean emango dute prentsaurrekoa.