TRILANTIC
•Sorrera. 1986an sortu zen, AEBetan, Lehman Brothers bankuaren inbertsio adar gisa, Lehman Brothers Merchant Banking (LBMB) izenarekin. 2008an Lehman Brothersek porrot egin zuen, eta 2009an LBMB erosi zuten haren kudeatzaileek.•Funtsak. Lau inbertsio funts kudeatzen ditu, eta 50 eta 150 milioi euroren arteko inbertsioak egiten ditu, zorrarekin finantzatuta. 5.300 milioi dolar inbertitu ditu 1989az geroztik. Ipar Ameriketan eta Europan inbertitzen du, finantza zerbitzuetan, energian, kontsumo ondasunen industrian eta telekomunikazioetan batez ere.
•Inbertsioak. Europan, Talgo (trenak), Mediclinic (ospitale pribatuak), Leya (argitaratzailea), Clarion Events (azoken antolatzailea). AEBetan, Mediterranean, TLP eta Antero (petrolioa), Implus (kirol oinetakoak), Flagstone (aseguruak)...
INVESTINDUSTRIAL
•Sorrera. 1990an. Luxenburgon, Londresen eta Luganon (Suitza) ditu egoitzak.•Funtsak. Lau inbertsio funts ditu, eta 2.200 milioi euro inbertituta ditu Europa hegoaldeko 48 enpresatan.
•Inbertsioak. Panda Security (informatika), TSC (anbulantziak), Port Aventura (jolas parkea), Care (zahar-etxeak), Eutelsat (sateliteak), Banca Popolare di Milano (finantzak), Morris (lurrinak)...