Akziodunek jasoko dute AEBetako bankuei emandako diruaren erdia

'Washington Post'-en arabera, maileguak sustatzeko beharrean dibidenduak pagatzeko erabiliko da diru hori

ERREDAKZIOA
2008ko urriaren 31
00:00
Entzun
Washington Post AEBetako egunkariak zalantzan jarri du ea AEBetako bankuek jasotako diru publikoa ezarritako helburuetarako erabiliko duten. Bankuak 163.000 milioi dolar jasotzen ari dira, euren bezeroei maileguak eman ahal izatea bultzatzeko. Baina egunkari horren arabera, dirutza horren erdia baino gehiago «akziodunei dibidenduak pagatzeko erabiltzeko bidean da».

Egunkariak gaineratu du AEBetako Gobernuak ordainketa hori babestuko duela datozen hiru urteetan.

Finantza krisiaren eraginez, maileguak emateko zailtasunak jartzen dituzte bankuek; hein handi batean, dirua babestu egin nahi dutelako. Besteak beste, horrexegatik onartu zuen AEBetako Kongresuak 700.000 milioi dolarreko salbamendu plana, bankuen kapitala indartu eta bezeroei maileguak ematea sustatzeko asmoz.

Washington Post-ek azaldu duenez, ordea, «Altxorrarekin akordioa sinatu duten 33 bankuek 7.000 milioi euro ordainduko diete akziodunei dibidenduen bitartez». Gainera, dibidendu horiek Altxorrak eginiko inbertsioaren %52 kontsumituko dute datozen hiru urteetan.

Charles Shumer senatari demokratak salatu egin du programak hartu duen bidea: «Dirua dibidenduetarako erabiltzen baldin bada, helburua gezurtatzen da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.