Euskal enpresak

Alarma piztu da La Navalen eskaera zorroa hutsik delako

Hiru urte baino gehiago dira Sestaoko ontziola historiokoak bere azken ontzia egiteko eskaera jaso zuenetik. Mobilizazio egutegi bat jarri dute martxan.

xabier martin
2014ko urtarrilaren 23a
12:29
Entzun

Hiru urtetik gora La Navalek jaso zuen azken enkargutik; lau urte osorik erregulazioekin, eta eskaera zorroa, hutsik. Sestaoko La Naval ontzioaren egoera ez da ona, eta lantegiaren etorkizuna kolokan egon daitekeela pentsatzen hasiak dira langileak. Ixteko arriskua ere ez dute baztertu sindikatuek, martxorik aurrera mantentzearekin lotutako hainbat lan bukatuko direlako eta, ondoren, La Naval lanik gabe egongo delako.

238 langileetatik 200 daude sartuta azken lau urteotan enpresak aplikatu duen zortzigarren erregulazio dosierrean. "Kontrataziorik ez dagoelako, enpresak ixteko arrisku handia dauka", esan du langile batzordeak. Atzodanik mobilizazioak egiten ari dira enpresaren barruan, akziodunek eta jabeek lan karga ekar dezaten ontziolara. Hilaren 28an, berriz, Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean elkarretaratuko dira, erakundeek La Naval "salbatzeko" jarduera has dezaten. Otsailaren 4an, prentsaurrekoa emango du langile batzordeak La Navalen bertan, Ezkerraldeko lau alkateekin batera, ontziolaren egoera xehetasunez azaltzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.