Aldaketak

2012ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun
Kopurua. Gutxieneko soldataren araberakoa zen lehen, baina aurrerantzean Nafarroako Gobernuak berak erabakiko du zenbat emango duen. Aurten, gehienez, 641 euro izango dira hilero pertsona bakarreko familia unitateentzat; 769 bi badaude, 833 hirurentzat, 897 laurentzat eta 962 bost edo gehiagorentzat. Hamahirugarren hiletik aurrera, aurreko urtean jasotakoaren %90 izango da.

Mugak atzerritarrei. Aurrerantzean, errenta jaso ahal izateko baldintzen artean izango da Nafarroan lege barruan bizi izana gutxienez bi urtez.

Mugak langabeei. Langabezia saria amaitu dutenek ez dute gizarteratzeko errenta jasoko «bazterketa sozialean» ez badaude. Haientzat hurrengo sei hilabeteotan beste laguntza bat sortuko du Nafarroako Gobernuak.

Gizartearen aldeko lanak. Jasotzaileek «gizartearen aldeko» ekintzetan parte hartu beharko dute.

Epeak. Sei hilabeterako emango dute, eta beste hiru aldiz luzatu ahal izango da. Hortik aurrera, Gizarte Politikako Departamenduak erabakiko du ematen ote duen, baina gehienez aurretik ematen zuenaren %80 izango da.

Isunak. Aurreko legeak ez bezala, berriak isunak finkatzen ditu iruzur egiten dutenentzat. Arau-hauste arinek 100 eta 300 euro arteko isuna jasoko dute, eta 1.000 eta 3.000 bitartekoak oso larriek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.