•Kopurua. Aurretik gutxieneko soldataren arabera kalkulatzen zen, baina aurrerantzean Nafarroako Gobernuak erabakiko du. Gainera, hamahirugarren hiletik aurrera, lehen urtekoaren %90 izango da.
•Baldintzak. Aurrerantzean, errenta jaso ahal izateko baldintzen artean izango da «lurralde espainiarrean lege barruan bizitzea». Legeak ez du zehazten zer den «familia unitatea», eta, ELAk dioenez, ez du argi uzten zeintzuk diren «bazterketa soziala» jasaten dutenak.
•Epeak. Orain arte bezala, sei hilabetean behin emango dute errenta, baina beste hiru aldiz luza daitekeela zehazten du. Hortik aurrera, Gizarte Ongizate Sailak erabakiko du ematen ote duen; gehienez, aurretik ematen zuenaren %80 izan daiteke.
•Isunak. Aurreko legeak ez bezala, berriak isunak finkatzen ditu iruzur egiten dutenentzat. Arau hauste arinek 100 eta 300 euro bitarteko isuna jasoko dute, eta 1.000 eta 3.000 bitartekoak oso larriek. Errenta ez jasotzea ere eragingo dute.
Aldaketak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu