Alderdiei barkatutako kredituez galdetu du ELAk
BILBO. Banku eta aurrezki kutxek alderdi politikoei barkatu dizkieten maileguen inguruko informazioa eskatu die ELA sindikatuak. BBKri, Vitali, Kutxari, Kutxabanki eta Nafarroako Kutxari egin die eskaera. Horretarako, Europako Batzordeak kaleratutako txosten batean oinarrituta egin du ELAk. Espainian alderdi politikoei kreditu asko barkatzen zaizkiela dio txosten horrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu