Koronabirusa

Aldi baterako 7.250 erregulazio aurkeztu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

51.213 langile geratu dira enplegua aldi baterako erregulatzeko dosier batean, koronabirusaren ondorioengatik

Aernnovaren instalazioak, Berantevillako fabrikan. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
xabier martin
2020ko martxoaren 23a
17:09
Entzun

Aurreko ostiralean Eusko Jaurlaritzaren Lan Sailean aurkeztutako aldi baterako erregulazioak halako bi dira dagoeneko astelehenean. 7.250 dosier aurkeztu dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresek, eta 51.213 langileri eragiten diete. Lurraldeka, Gipuzkoan 2.203 dosier aurkeztu dituzte, eta 16.490 behargini eragiten diete; Bizkaian, 3.931 dira erregulazioak gaur arte, eta 25.073 eragindako langileak; eta Araban, aldi baterako 1.116 dosier osatu dituzte enpresek, eta 9.650 langileri eragin diete. Hiru lurralde horietan, 28.846 ziren koronabirusak eragindako erregulazioek harrapatutako beharginak joan den ostiralean, eta gaur, berriz, 51.213 dira. Domino efektuak ez du etenik, eta oso litekeena da hurrengo egunetan kopuru hori handituz joatea.

Nafarroako Gobernuak luze gabe emango du aldi baterako erregulazio dosierren inguruko informazioa. Joan den ostegunerako, 1.020 eskaera jaso zituen, eta kopuru hori txiki geratuko dela espero da. 2012an jo zuen goia erregulazioen kopuruak Nafarroan. Urte oso horretan 841 egon ziren, aldi baterakoak, kontratuak eteteko eta orduak murrizteko erregulazioak kontuan hartuta. Horrek ematen du koronabirusak eragin duen hondamendiaren neurria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.