Aldi baterako kontratuak bikoiztuta, gazteen artean
GINEBRA. OIT Lanaren Nazioarteko Erakundeak ohartarazi du gazteen artean bikoiztu egin direla behin-behineko kontratuak, eta dio gazteen erdiak era horretako kontratuen pean ari direla lanean. Ekkehard Ernst OITeko enpleguaren joeren zuzendariak dio «modu egokia» izan daitekeela kontratu horiekin lanean hasteko, baina salatu du krisiarekin «azken errekurtso» bihurtu direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu