Angela Merkel Alemaniako kantzillerrak eta Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak finantza merkatuak arautzeko presioa egin diote Europako Batzordeari (EB), horretarako lanak azkartu ditzala eskatuta.
Bi agintariek gutuna bidali diote gaur Jose Manuel Durao Barroso EBko presidenteari. "Merkatuak gainbegiratzeko premia larria dago", diote Merkelek eta Sarkozyk, eta Europako Batasuneko herrialdeetako Ekonomia ministroei uztailerako proposamenak aurkezteko eskatu diete.
Sistema "gardenagoa" behar dela aldarrikatu dute Alemaniako eta Frantziako buruek, eta aitortu dute azken hilabeteetan finantza merkatuek duten egoerak "kezka handia" sortzen duela Europako Batasunean eta herritarren artean.
ekoNOMIA
Alemania eta Frantzia finantza merkatuak arautzeko presioa egiten ari dira
Merkelek eta Sarkozyk eskutitza bidali diote Europako Batzordeko presidenteari, eta uztailerako proposamenak aurkezteko eskatu diete Europako Batasuneko Ekonomia ministroei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu