Europako Batasuneko Egonkortasunaren eta Hazkundearen Itunak defizit publikoa gehienez BPG Barne Produktu Gordinaren %3ra heltzeko helburua jartzen du. Alemaniak, bost urtez jarraian muga hori gaindituko du. Dpa berri agentziaren arabera, Hans Eichel Alemaniako Finantza ministroak aurten defizita %3,7koa eta 2006ean %3,4koa izatea aurreikusten du.
Atzo, Berlinen bildu zen Finantza Planifikazioko Kontseilua. Bilera horretan, Eichelek oposizioari leporatu zion gehiegizko defizitaren erantzukizuna. Eichelen arabera Bundesraten (Senatuan) gehiengoa diren oposizioko alderdiek aurrekontuen aurka bozkatu izan ez balute, 2006ean %3tik behera egongo litzateke defizit publikoa. Izan ere, gobernuak hurrengo hiru urteetan hainbat diru laguntza kentzeko proposamena egin zuen: aurten 10.000 milioi euro, 2006ean 12.500 milioi euro eta 14.000 milioi 2007an.
Beste aukera bat Italiarentzat
Europako Batzordeak beste aukera bat eman nahi dio Italiari. 2007ra arteko epea emango dio gehiegizko defizita zuzentzeko, eta zor publikoa nabarmen murrizteko eskatuko dio. Gomendio horiek uztailaren 12an helaraziko dizkio Ekofini.
Alemaniak 2006ra bitartean gehiegizko defizita izango du
Bosgarren urtez jarraian ez du Egonkortasun Ituneko helburua beteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu