Alemaniak 5.050 milioi euro utzi dizkio Greziari
FRANKFURT. Duela urtebete Nazioarteko Diru Funtsarekin eta Europako Batasunarekin hitzartutako 110.000 milioi euroko erreskatearen bosgarren zatia jasotzea tokatzen zaio Greziari. Uztailean eta abuztuan hartzekodunekin dituen konpromisoak betetzeko, 12.000 milioi euro jasoko ditu oraingoan. Diru horren ia erdia Alemaniak jarriko du, 5.050 milioi euro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu