ekonomia

Alemaniak ohartarazi du urte hau iazkoa baino "zailagoa" izango dela

"Euroguneko herrialdeen zor publikoagatik eta mundu osoan krisi ekonomikoa okertu egingo delako" egin du aurreikuspen hori Finantza ministroak. Alemaniarren %36k uste dute euroak porrot egin duela.

2012ko urtarrilaren 2a
18:56
Entzun

Wolfgang Schauble Alemaniako Gobernuko Finantza ministroak ohartarazi du 2012. urtea 2011 baino "zailagoa" izango dela "seguruenik", "euroguneko herrialdeen zor publikoagatik eta mundu osoan krisi ekonomikoa okertu egingo delako. 

Schaublek Bild egunkarian emandako elkarrizketan adierazi du Alemania "ondo prestatuta" dagoela egoera horri aurre egiteko eta beste estatuek "euren aurrekontuetan gauzak ordenean" jarri beharko dituztela, "merkatuei berriro konfiantza helarazteko beharrezko neurriak hartuta".

Alemaniarren %36k uste dute euroak porrot egin duela, Faktenkontor eta Toluna institutuek egindako inkestaren arabera. Hain justu, hamar urte bete dira euroa martxan jarri zutela, eta alemaniarren %32k iritzi diote hainbat herrialdek eurogunea utzi egin beharko dutela euren zor publikoagatik.

Dena dela, Alemaniako bizilagunen %56 baikor dira Europako diruaren etorkizunari buruz. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.