Europako bi ekonomia nagusiek gora egin du 2009ko hirugarren hiruhilekoan: Alemaniakoak eta Frantziakoa Errepublikakoak.
Alemaniako Barne Produktu Gordina (BPG) %0,7 hazi da uztailetik irailera. Hango Estatistika Bulego Federalak eman du datua, eta aurreikusi baino emaitza hobea izan dela agertu du. Urteko bigarren hiruhilekoan %0,4 hazi zen Alemaniako ekonomia -Europako indartsuenetakoa da-.
Frantziako BPG, berriz, %0,3 hazi da azken hiruhilekoan, Christine Lagarde Ekonomia ministroak jakinarazi duenez. Aurreko hiruhilekoan ere %0,3 egin zuen gora. "Gure ekonomiak benetan ekin dio osatzeari", adierazi du Lagardek, "eta azkeneko hiruhilekoko datuak pixka bat hobeak izango dira". Besteak beste, esportazioak %2,3 hazi dira uztailetik irailera artean eta inportazioak %0,4. Hala ere, Frantziako Gobernuak dio 2009 osoko datuak kontuan hartuta bertako BPG %2,25 jaitsiko dela. 2010ean %0,75 haztea espero du.
Europako Banku Zentralaren (EBZ) arabera euroaren eremuan 2010. urtearen erditik hasiko da ekonomia krisiari buelta ematen eta osatzen, "esportazioei eta gobernuek hartutako neurri makroekonomikoei esker". Hobekuntza pixkanakakoa izango da, graduala, EBZk atzo iragarri duenez. "Hala ere, ziur ezin da esan halakorik".
ekoNOMIA
Alemaniako ekonomia %0,7 hazi da azkeneko hiruhilekoan eta Frantziakoa %0,3
Biak dira Europako ekonomia nagusiak. Aurreikusi baino emaitza hobea dela esan dute Alemanian. "Gure ekonomiak benetan ekin dio osatzeari", adierazi du Frantziako Ekonomia ministroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu