Alemaniako ekonomia %3,4 haziko da aurten
BERLIN. Iaz %5 uzkurtu zen Alemaniako barne produktu gordina. Baina tokitan geratu dira zenbaki ilun haiek. Bizkor suspertu da hango ekonomia, eta sendo ari da hazten, denen harridurarako. Bigarren hiruhilekoko datuak ikusita, aurtengo hazkunde aurreikuspenak hobetu behar izan ditu hango Gobernuak. %1,4 hazi beharrean, %3,4 haziko da aurten, eta %1,8 datorren urtean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu