Alemaniako ekonomia %5 uzkurtu da 2009an
BERLIN. II. Mundu Gerraz geroztik uzkurtzerik handiena izan zuen Alemaniako ekonomiak iaz, %5ekoa hain zuzen. 2008an, %1,3 hazi zen hango BPGa. Lehen hiruhilekoa izan zen okerrena; bigarrengoan %0,4 hazi zen, eta hirugarrengoan %0,7. Hala, joerari eutsi, eta 2010a %1,6 eta %2,3 arteko hazkundearekin bukatuko duela aurreikusi dute adituek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu