ekonomia

Alemaniako ekonomia uzkurtu egin da 2011ko azken hiruhilekoan

BPGa %0,2 jaitsi zen aurreko hiruhilekoko datuekin alderatuta. Hala ere, espero baino gutxiago uzkurtu da.

2012ko otsailaren 15a
13:36
Entzun

Alemaniako ekonomia uzkurtu egin da 2011ko azken hiruhilekoan: BPGa %0,2 jaitsi zen aurreko hiruhilekoko datuekin alderatuta, Destatis estatistika institutuak kaleratutako informazioaren arabera.

Horrela, Alemania atzeraldiaren atarian kokatu da —atzeraldian sartuko da datorren hiruhilekoan zenbaki negatiboak errepikatuz gero—. Hala ere, urkurtzea esperotakoa baino txikiagoa izan da.

Urtarrilean egindako aurreikuspenetan Destatisek aurreratu zuen BPGa %0,25 jaits zitekeela.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.