Alemaniak %2,3ko inflazioarekin bukatu zuen 2011. urtea, hango Estatistika Bulego Federalak gaur jakinarazi duenez. Azken hiru urteetako inflaziorik handiena da. Izan ere, 2009an %0,4koa izan zuen eta 2010ean %1,1ekoa. 2008an %2,6koa izan zuen Alemaniak.
Prezioak gehien produktu energetikoetan garestitu dira: %10. Elikagaietan, %2,8.
Europako ekonomiarik indartsuena da Alemaniakoa.