Alemanian maiatzean langabeziak behera egin du aurreko hilarekin alderatuta: %7tik %6,7ra jaitsi da, hango Enplegu Agentziak gaur jakinarazi duenez. 1998an erregistroak alderatzen hasi zirenetik, daturik onena da. 2.855.000 lagun daude lanik gabe. Apirilean 108.000 gehiago zeuden langabezian.
"Lan merkatuak garapen ona izan du maiatzean ere", esan du Frank Jurgen Weise Enplegu Agentziako zuzendariak, "joera ahultzen ari den arren".
Alemaniako ekonomia urteko lehen hiruhilekoan %0,5 hazi da, aurreikuspenak gaindituta.