Alemaniaren esker txarrarekin oso haserre azaldu da Trichet

2011ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Europako Banku Zentralak kritika asko jaso ditu azkenaldian Alemaniako sektore askoren aldetik, bere eginbehar nagusitik desbideratu—inflazioa kontrolatzea— eta politika heterodoxoak hartzeagatik. Kritika horiei ohikoa ez duen haserrearekin erantzun zien atzo Trichetek: «Gustatuko litzaidake zorionak jasotzea ia hamahiru urtez %1,5eko inflazioa lortu dugulako, herrialde horrek azken 50 urteotan lortutako onena izan baita». Herrialdeen zorra erosi badu, «gobernuek gaizki jokatu dutelako eta arduratsuak izan ez direlako» izan da. «Gure agindua betetzen ari gara, agian ez aritmetikoki, baina aurretik egindakoa baino hobea izan da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.