Alemaniaren esportazioak %7,4 hazi dira ekainean
BERLIN. Alemaniaren esportazioek %7,4 egin dute gora ekainean, iazko garai berarekin alderatuta, Alemaniako estatistika erakundeak jakinarazi duenez. 94.600 milioi euroko balioa dute esportazio horiek. Inportazioak ere hazi egin dira, iazko ekainarekin alderatuz gero: hain justu, %1,5. Hala, Europako ekonomia handienak 17.900 milioi euroko superabita izan zuen ekainean, maiatzean baino 1.700 milioi euro gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu