Ekonomia

Alstom taldeak iragarri du 1.300 lanpostu kenduko dituela

Frantziako enpresak ez du zehaztu non egingo dituen murrrizketak; "gehienbat Europan", besterik ez du esan. Euskal Herrian hiru lantegi ditu.

Miren Garate.
2013ko azaroaren 6a
11:16
Entzun

Merkatu batzuen bilakaera uste baino okerragoa izaten ari dela argudiatuta, doiketa neurriak "azkartu" egingo ditu Frantziako Alstom taldeak. 1.300 lanpostu murriztuko dituela esan du Patrick Kron presidenteak. Ez du zehaztu kaleratzeak zein herrialdetan egingo dituen, "gehienbat Europan" soilik esan du. 22 herrialdetan ditu lantegiak Alstomek, Euskal Herrian hiru: Bilbon, Trapagaranen eta Buñuelen.

Aurrerantzean jende gehiago botatzea ere ez du baztertu. "Gure industria gaitasuna egokituko dugu behar denean eta behar den tokian, gure beharren erritmoaren arabera". Balizko aukera horri buruz ez duela xehetasun gehiagorik emango azaldu du, aurretik langileen ordezkariekin hitz egin behar duelako.

Adierazpenak apiriletik urrira bitartean izandako emaitzei buruz egindako aurkezpenean egin ditu Kronek. Taldeak 375 milioi euro eskuratu ditu tarte horretan, 2012ko tarte berean baino %3 gutxiago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.