Lan gatazka

Amaitu dute itxialdia TUV Rheinlandeko langileek

Precoko bileran akordiorik ez dute lortu gaur ere. Zuzendaria ez da joan bilerara, langileen arabera, "azpiegiturak zaindu behar zituela" esan du.

IATeko langileak, gauzak jasotzen. MIREN GARATE
Miren Garate.
2014ko martxoaren 17a
10:04
Entzun

Bederatzi hilabete daramatzate greban TUV Rheinladen  Irungo eta Urnietako lantegietan. Beste pauso bat eman eta protestak gogortzea erabaki dute langileek, gaur. Hala, 9:00atan itxialdia hasi dute. Alabaina, gutxi iraun du, protestak. Hasiera batean Ertzaintzak baimena eman die lantegiaren kanpoaldean egoteko, baina gero ez. "Bi aukera genituen geure kabuz alde egin eta beraiek ateratzea. Hainbeste hilabete greban emanda ez dugu dirurik isunak ordaintzeko", adierazi dio langile batzordeko kide batek BERRIAri. 13:00ak pasatxoan jaso dituzte gauzak.

Gaur ere beste bilera bat izan dute langileen ordezkariek eta zuzendariak. Urnietako lantegiko arduraduna ez da joan, ordea, Precora, langileen protestak arrazoituta. "Esan du azpiegiturak zaindu behar zituela. Honek bederatzi hilabete daramatza itxita, non egon da bada orain arte?", salatu dute langileek. Haien arabera, enpresak publikoki esaten du akordio bat onartzen duela, "bada bileretakoren batera hori sinatzeko benetako borondatez joaten den momentu berean amaituko da gatazka", azaldu dute.

Bihar Arantza Tapia Garapen Ekonomikorako sailburuarekin elkartuko dira, eta asteazkenerako finkatu dute hurrengo hitzordua zuzendaritzarekin. Bilera horiek ematen dutena ikusitakoan erabakiko dute protesta gehiago egin edo ez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.