Jaurlaritzako Industria sailak 3 milioi euroko mailegua eta beste 3 milioi euroko berma eman dizkio Tolosako (Gipuzkoa) Amaroz paper fabrikari ekoizpena bikoizteko helburua bete dezan. Orain, 40.000 tona paper ekoizten ditu urtean, eta plana abian jarrita 80.000 tonara iristeko xedea du. Horretarako lantegia Tolosako Amaroz auzotik Legorretara (Gipuzkoa) eramango du.
Hain zuzen ere, 21 milioi euroko inbertsioa egin du Amaroz paper fabrikak Legorretako lantegia eraikitzeko. 13 milioi Tolosako lantegia zegoen lurren salmetantik jasoko ditu eta beste 7,5 kapital zabaltzearen ondorioz. Kapitalaren %41k langileen esku dago.
Jaurlaritzak SPRIren bidez eman dio laguntza Amaroz paper fabrikari.
Ekonomia
Amaroz paper fabrikari 6 milioi euro eman dizkio Jaurlaritzak mailegu eta bermetan
Ekoizpena bikoizteko jasoko du laguntza hori. Era berean, Tolosako Amaroz auzotik Legorretara eramango du lantegia helburua betetzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu