Amarozko paper lantegiak konkurtso legera jo behar izan du
Egoera zailean da Amarozko paper lantegia. Azken urteetan ekoizpena handitzeko egindako inbertsioen bidez ez du esperotako emaitzarik jaso, eta Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako sei milioi euroren laguntzak ere txiki gelditu zaizkio. Gaur egun ekoizpena geldituta dauka, eta konpromisoei erantzuteko zailtasun handiak ditu. Orain aste batzuk borondatezko konkurtso legera jotzea erabaki zuen enpresak, eta Donostiako merkataritza auzitegiak eskaria onartu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu