Joan den urteko gertakari handietako bat izan zen: Seattlen (AEB) kutxarik eta ia langilerik gabeko denda bat zabaldu zuen Amazonek. Sakelako telefonoan instalatutako aplikazio baten bidez dendaren sarreran identifikatu ondoren, norberak zein erosgai hartzen duen aztertzen dute dendan zehar dauden kamera eta sentsoreek. Kalera kutxatik igaro gabe irten, eta sakelakoari lotutako kontu korrontetik pasatzen du faktura Amazon Go dendak.
Eredu hori probatu eta gero, AEBetan antzeko denda gehiago zabaltzeko asmoa zuen Amazonek, baina Filadelfiako Udalak debekatu egin dio dirurik onartzen ez duen dendarik zabaltzea. Aukera hori besterik ez duten herritarrak baztertzen dituztela argudiatu zuen martxoan hango udalak.
Amazon Go dendek esku dirua onartu beharko dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu