American Airlines AEBetako aire konpainiak behea jo duela iragarri du gaur, eta kiebra prozesuak arautzen dituen legeari heldu dio.
New Yorkeko Auzitegiari esan dio zor handia duela enpresak eta, "lehiakortasun handiagoa izateko", soldatak ordaintzeari utzi dio. Urte honetako hirugarren hiruhilekoan 162 milioi dolarreko zorra zeukan.
Dena dela, hegaldiak "normaltasunez" egiten jarraituko duela jakinarazi du.
50 herrialdeetara iristen da American Airlines eta 78.000 langile dauzka.