Amianto arriskua Santurtziko zentralean
BILBO. Iberdrola Santurtziko (Bizkaia) zentral termikoa desegiten ari da. Ana Maria Polo lan arriskuen prebentzio teknikariak salatu du langileak beharrezko segurtasun neurriak hartu gabe ari direla lanean, amiantoaren kalteak saihesteko. Iberdrolak ukatu egin du. Bere esanetan, Eusko Jaurlaritzak onartu zuen plana, eta obrak bisitatu dituzten erakundeek zoriondu egin dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu