Amiantoak 3.500 langileri eragin diela uste du UGTk
GASTEIZ. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan amiantoak eragindako gaixotasunak dituzten 3.500 langile daudela kalkulatu du UGTk. Damaso Casado sindikatuak EAEn duen ordezkariak azaldu duenez, emaitza hori ez da erabat zehatza, «zaila» baita benetan zenbat kaltetutako dauden jakitea; izan ere, «hamar bat urte pasatu ondoren agertzen da gaitza».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu