Gipuzkoako Gizarte Segurantzaren zuzendaritzak aitortu egin dio Irungo langile bati, amiantoarekin lan egiten aritzearen ondorioz, elbarritasun erabatekoa. Kempchen Iberica/Codiflex enpresan 1973 eta 1994 urteak bitartean amiantoarekin lan egin zuela eta horren ondorioz pleura minbizia garatu zuela onartu du.
CCOO sindikatuak jakinarazi duenez, modu horretan frogatuta geratu da jada 1979an zenbait lanpostutan amianto maila oso kaltegarriarekin egiten zela lana. Hala ere, 1984ean, horretara behartuta bazegoen ere, enpresak ez zuela langile hori osasun zaintza berezietako planean sartu salatu du sindikatuak.
LAN SEGURTASUNA
Amiantoarekin lan egin zuen langile bati elbarritasun erabatekoa aitortu diote
Irungo langilea 1973tik 1994era aritu zen amiantoarekin lanean, Kempchen Iberica/Codiflex enpresan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu