AMIANTOA

Amiantoaren aurkako borrokaren aitzindarietako bat hil da

Asviamie amiantoaren biktimen elkarteak jakinarazi duenez, atzo hil zen Eusebio Pabola, 72 urtekoa.

2015eko otsailaren 6a
13:35
Entzun

Pabolak 28 urtez egin zuen lan Arrigorriagako Montero Kaefer enpresan, eta amiantoarekin kontaktuan aritzearen ondorioz asbestosia eta biriketako minbizia  diagnostikatu zioten. Asviamie elkartearen sortzaileetako bat zen. Aurten gutxienez beste bost lagun hil dira amiantoaren erruz.

AHTa eraikitzeko lanetan ari zen behargin batek istripua izan zuen atzo, Hernanin. Langilea, 35 urtekoa eta Portugalgoa, hanka hautsi zuen plataforma batean zegoela, hogei metroko altueran. Suhiltzaileek erreskatatu behar izan zuten eta Donostia ospitalera eraman. 2008tik gutxienez sei langile hil dira Euskal Herrian abiadura handiko trenaren lanetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.