ekonomia

Amiantoaren biktimei ordaina emateko funts baten beharraz ohartarazi dute Legebiltzarrean

Angel Carcoba Europako Batasuneko amiantoari buruzko taldeko presidente ohiak gaitzetsi egin du Espainian ez erabiltzea "euro bakar bat ere" amiantoak eragindako gaixotasunak ikertzeko.

2012ko maiatzaren 15a
16:05
Entzun

Carcobak gaur goizean Eusko Legebiltzarrean nabarmendu du funts bat sortu beharra dagoela amiantoaren biktimei ordaina emateko, eta, haren arabera, Estatuak finantzatu beharko luke funts hori.

Gaur goizean bilera egin dute Gasteizen, amiantoaren biktimen egoera eta konpentsazio funts baten sorrera aztertzeko. Carcobak gogorarazi du hainbat herrialdek dagoeneko badutela funts hori —tartean daude Erresuma Batua, Frantzia, Italia, Alemania eta Australia—. Martxo amaieran ELA, CCOO eta LAB sindikatuek funtsa sortzeko eskaera egin zuten.

Carcobak salatu du Espainian ez dela "euro bakar bat ere" jartzen amiantoak eragindako gaixotasunak ikertzeko, eta ohartarazi du kaltetutakoak "aberatsak" izango balira egoera bestelakoa izango litzatekeela.

Carcobaren ustez, "pandemia bat da". "Urtero munduan ehun mila lagun baino gehiago hiltzen dituen mineral batek eragindako genozidio ekonomiko bat da", esan du. OME Osasunaren Mundu Erakundearen datuak baliatu ditu horretarako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.