Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna da gaur. LAB, ELA eta CCOO sindikatuek manifestazioak egin dituzte hainbat lekutan. Beasainen (Gipuzkoa) CAFeko langileek amiantoaren aurkako manifestazioa egin dute, =iAmiantoak hil egiten du" lelopean. Amiantoaren erruz hildakoak gogoan izan dituzte eta horien omenez Patxi Epeldek egindako eskultura inauguratu dute CAFeko langileek.
Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak CAFeko langileekin bat egin du eta "amiantoaren ekoizpen ereduaren ondorioz milaka lagun gaixotzen eta hiltzen" direla salatu du. Gainera, "finantza krisiak langileen osasuna arriskuan" jartzen duela nabarmendu du Etxaidek. Beasaingo CAF enpresako hamahiru langile hil dira amiantoaren ondorioz.
ELAk eta CCOOk batzarra eta manifestazioa egin dituzte Bilbon, LABek elkarretaratzeak hainbat hiri eta herritan, eta Nafarroako CCOOk eta UGTk batzarra Iruñean. Bilbon esaterako, Kale Nagusitik abiatu da LABek deitutako manifestazioa, Euren krisia, gure osasunaren kontura lelopean.
Lanean osasuna eta segurtasuna bermatzeko eskatzea da gaurko manifestazioen helburu nagusia. Lan isripuan hildakoak ere gogoan izango dituzte; aurten 21 langile zendu dira Euskal Herrian.
ekonomia
Amiantoaren erruz hildakoak gogoratu dituzte Beasainen
Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna da gaur. LAB, ELA eta CCOO sindikatuek manifestazioak egin dituzte hainbat lekutan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu