ekonomia

Amurrioko Tubos Reunidos enpresan istiluak izan dira, langileak greban zirela

Ertzaintzak hainbat lagun identifikatu eta bi atxilotu ditu. Beste lagun bat zauritu egin da, eta artatu egin behar izan dute. Langile batzordeak dio enpresako zuzendaritza dela gertatutakoaren "errudun". Bideoa: Aiaraldea.com telebistaren erreportajea. [YouTube]http://youtu.be/fIcMFxNAD_8[/YouTube]

2012ko apirilaren 18a
15:42
Entzun

Amurrioko Tubos Reunidos (Araba) enpresako langileek 24 orduko greba eguna zuten gaur, eta istiluak izan dira lanuztea hasi eta ordubete ingurura.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailetik azaldu dute 07:15ak aldera auto bati sarrera galarazten saiatu direla piketeak, eta ondorioz Ertzaintzak hainbat lagun identifikatu eta bi atxilotu dituela.

Lagun bat zauritu egin da eta artatu egin behar izan dute. Bi ertzain ere zauritu dira istiluetan, iturri berdinen arabera.

Tubos Reunidos-eko enpresa batzordeak gaur argitaratu duen ohar baten salatu du gertatutakoa "lotsagarria" izan dela, eta enpresako zuzendaritza jo du erruduntzat. "Tubos Reunidoseko historian gertaera hain tamalgarriak ez ditugu inoiz ikusi". Grebaren jarraipena "arrakastatsua" izan da, haien arabera.

Greba, zuzendaritzaren negoziatzeko borondate eza salatzeko

Lan hitzarmena ari dira negoziatzen Tubos Reunidosen. "Zuzendaritza lan erreforma aplikatu eta gure hitzarmena edukiz hustu nahian dabil", adierazi du langile batzordeak. Negoziatzeko borondaterik ez duela salatzeko lanuztea zuten gaur.

Enpresak 19 milioi irabazi zituen iaz, eta aurten emaitza hori hobetzea espero du. "Guri soldata jaitsiera eta lan erreformako neurri atzerakoienak eskaini dizkigu". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.