BAKARRIZKETA

CEOE, estilo berri baten bila

xabier martin
2014ko urriaren 26a
00:00
Entzun
Antonio Garamendi (Getxo, 1958) CEOE Espainiako patronalaren presidente izateko hautagai izango da. Joan Rosell eta estilo oso bat aldatzeko saioa ematen du.

1. Zergatik nahi du CEOEren ildo batek Joan Rosell egungo burua aldatu? Askoren aburuz, Rosellek ez du hautsi behar bezala Gerardo Diaz Ferran orain kartzelan den iruzurgilearen estiloarekin. Beste eredu bat nahi dute, serioagoa, eredugarriagoa.

2. Estilo kontua da bakarrik? Ez. Espainiako enpresarien buru batzuen ustez, Rosellek ez du behar bezain argi adierazten CEOEk Kataluniaren subiranotasun prozesuaren aurka duen jarrera. Katalana da, eta hori susmagarri izan daiteke CEOEren ildo gogorrenarentzat .

3. Beste zerbait? PPren gobernuak CEOEren babesarekin onartu duen mutualitateen legearen oso aurkakoa da Confebask euskal patronala. Miguel Anjel Lujua Mutualiako zuzendari nagusia ere badela ezin da ahantzi; besteak beste, horregatik babesten du Confebaskek Garamendi.

4. Zatarkerian eten bat egin eta berriro hasteko saio bat da orduan? Hori ere bai, baina zaila du CEOEk orain artekoak ezkutatzea. Hor dira Diaz Ferranen bitxiak: «Gehiago lan egin behar da, eta soldata txikiagoarekin».

5. Laguntzailerik bai? Bai, Monica de Oriol Circulo de Empresarioseko presidentea: «Nahiago dut 45 urtetik gorako edo 25 urtetik beherako emakumeak kontratatu, haurdunaldiak saihesteko».

5. Rosellen ekarpenik? Meritu asko ditu: «Ez dut EPA sinesten»; «Hobe da funtzionarioei diru laguntza ematea, administrazioan papera gastatzen edukitzea baino». Adibide batzuk baino ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.