BAKARRIZKETA

Metal gosea

Irune Lasa.
2017ko apirilaren 16a
00:00
Entzun
George Soros milionario hungariar-estatubatuarra auzitara eraman du Beny Steinmetz milionario israeldarrak; difamazioa leporatu, eta 10.000 milioi dolar (9.400 milioi euro inguru) eskatzen dizkio kalteengatik.

1 Soros? Aspaldiko! Milioi dantza non, Soros han, ezta? Steinmetz eta haren BSGR konpainiari ere gustatzen zaizkio milioiak. Soros, berriz, kasu honetan behintzat, BSGRren ahotan agertu da soilik. Diamante konpainia israeldarraren arabera, Sorosek kontrolatutakoabokatu bufeteen, gardentasunlobby-en, ikerlarien eta Gineako erakundeen erruz galdu ditu herrialde hartako Simandou meategian zituen eskubideak.

2 Zer du, bada, Sorosek Steinmetzen kontra? BSGRren arabera, «Sorosentzat eramanezina da Steinmetzen arrakasta eta hark israeldar bizitzaz, negozioez eta kulturaz egiten duen promozio kartsua». 1998an Errusiako negozioren batean piztutako ezinikusiak ere aipatu ditu.

3 Soros politikoki geldirik egotekoa ez dela jakinda ere, ez da komeni diamante konpainia bati itsuan sinestea; ea, filmeko hurrengo agertokia, Afrika. Rio Tinto konpainiak 2002an baieztatu zuen Ginea hego ekialdean, Simandou mendilerroan, munduko burdin meadun jalkin handienetakoa zegoela, 2.000 milioi tonakoa; hots, urtean kalitate handiko 100 milioi tona burdin 40 urtez ustiatzeko adinakoa.

4 Txin-txin hotsa... Eta israeldarrak noiz agertuko dira? 2008an, Rio Tintori eskubideen erdiak kendu zizkion Lansana Conte diktadoreak, ez omen zen-eta epeak betetzen ari. Handik gutxira, hil baino hamabost egun lehenago sinatu zuen Contek eskubideak BSGRri ematea. Gero, BSGRk eskubideen %51 Brasilgo Vale konpainiari saldu zizkion, 2.300 milioi euroan.

4 Bai, zortea ere. Zorte izugarria edo, besteak beste, Conteren laugarren emazteari BSGR-ren bitartekari batek emandako dirutza, AEBetan atxilotutako bitartekari batek 2013an aitortuko zuenez. 2014an, ustelkeria eta eroskeriagatik, Alpha Conderen Gineako Gobernuak BSGRri Simandouren gaineko eskubideak kendu zizkion.

5 Ez zen gozoa egongo Rio Tinto ere... Rio Tintok auzitara eraman zuen BSGR, baina ez zuen ezer lortu. Valek ere patu bera izan zuen. BSGRk Gineako Gobernua salatu zuen, baita Erresuma Batukoa ere, afrikarrei laguntzeagatik. Eta, iazko azaroan, Rio Tintoren aurkako ikerketa abiatu zen, agiriak agertu baitziren tratu jakin bat ziurtatzeko xedez bere Gineako arduradunari egin beharreko 10 milioi euro inguruko ordain bat aipatuz.

6 Zenbat milioi! Ginearrentzat ere iritsi dira? Rio Tintok ez du meategiaren bere erdia abian jarri; batetik, ez zaio burdina merkatzea komeni, eta, bestetik, ez du abian jartzeko finantzaketarik lortu. Gutxienez, 18.000 milioi dolar behar dira horretarako; meategiaz gain, 650 kilometroko trenbidea, 100 kilometroko errepidea eta itsas portu bat egin beharko lirateke. Bazkide zuen Chinalcok erosi dizkio Rio Tintori bere eskubide guztiak.

7 Lehengaiak non, Txina han, jakina! Han dira, bai, Chinalco, China Railway Construction eta China Harbour Engineering.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.