Astelehenetik gose greban dauden anbulantzietako langileen lana «ordezko ezgaituek» betetzen dutela jakinarazi zuten atzo sindikatuek. Era berean, Osakidetzak azken egunetan grebalariei gaixotasun baimenak emateko oztopoak jarri dituela salatu zuten. Grebalarien osasun egoerak okerrera egin duela eta, gutxienez 30 langile izan daitezke baimena dutenak. Hori dela eta, bestalde, anbulantzien gutxieneko zerbitzuak eskaintzeko geroz eta zailtasun gehiago dituzte.
Langileek, «ordezkapenak irregularrak» direla ziurtatu zuten atzo Lan Ikuskaritzan. Lanean ari diren grebalariek egun guztia lanean ematen dute, langile falta dela eta.
Grebaren ondorioak nabaritzen hasi dira zerbitzuan. Atzo, esaterako, grebalari batek 45 minutu itxaron behar izan zituen anbulantzia batek ospitalera eramateko. Osakidetzak, berriz, grebalariak ospitalera joateko gai ez badira ahal den azkarren erantzungo zaiela erantzun zuen. Halaber, ukatu egin zuen inor baztertu izana. LABeko Gorka Cascanteren arabera, atzo enpresekin egindako bileran formazioa eta segurtasun arloetan urratsak egin ziren. Itxaronaldien murrizketa eta soldaten igoera, aitzitik, «are okerrago» daudela ohartarazi zuen. Gaur eguerdian bilduko dira berriro.
ANBULANTZIEN GREBA. Ordezkoak ari dira grebalarien lana egiten
Enpresekin egindako bileran formazioan eta segurtasunean urratsak egin direla diote sindikatuek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu