Ekonomia

Angela Merkelek Alemaniako Parlamentuaren babesa jaso du

Bundestagak EFSF funtsaren erreforma onartu du, askok zentsura mozio gisa aurkezten zuten bozketan.

2011ko irailaren 29a
16:53
Entzun

Alemaniako Parlamentuak onartu egin du EFSF Europako funtsa handitzea, eta Angela Merkelek, modu horretan, legebiltzarkideen babesa jaso du. 523 diputatuk bozkatu dute alde, 85k kontra eta 3 abstentzio izan dira. Erreforma ez onartzea kolpe gogorra izan zitekeen Merkelentzat, baurko bozketa zentsura mozio gisa aurkezten baitzuten askok.

Gainera, Merkelen gobernua osatzen duen koalizioak berez eman ditu bozketa irabazteko beharrezkoak ziren botoak baino gehiago, aurreko egunetan koalizioko zenbait diputaturen jarrera argi ez bazegoen ere. Bozketaren aurretik eztabaida sutsua izan da, eta azkenean koalizioko alderdiez gain oposizio sozialdemokratak eta berdeek aldeko botoa eman dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.