Angeluko (Lapurdi) posta bulegoan burutu berrantolaketak lan baldintzak larriki txartu ditu. Atzo gertatutakoak zuen alarma gorria piztu, berriki kanporatua izan den emakume batek, lantokian zela, antsietate krisia ukan zuelako. Nerbioen kontrolaren galtzea bertako guztiek baieztatu badute, tokiko CGT sindikatuak salatu «suizidio ahalegina» ez da baieztatua. Alderantziz, departamendu mailako sektore horretako CGTko idazkari nagusiak ezeztatu du informazioa.
Dena dela, egoera larria da, eta horren salatzeko CGTk elkarretaratzea finkatu du, bulegoaren aitzinean, gaur, 17:30ean.
Angeluko postan burutu berrantolaketak langileen egoera larriki txartu du
Kanporatu berri duten langile batek antsietate krisia ukan du; «suizidio ahalegina» aipatu du tokiko CGTk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu