Angula kuoten aurka, arrantzaleek Baionako portua blokeatu dute

Atturriko hirurogei angula arrantzaleei 1,6 tonako kuota finkatu diete; arrantzaleek lau tona eskatzen dute

Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2009ko abenduaren 11
00:00
Entzun
Atzo goizetik, Baionako portua blokeatzen dute hogeitik gora angula arrantzalek. Ikusirik, atzo Frantziako Arrantza Komiteak Lapurdiko hirurogei arrantzaleentzat 1,6 tonako kuota finkatu zuela, eta desadostasuna erakusteko, hogeitik gora itsasontzik Atturri eta itsasoaren arteko muga blokeatzen hasi ziren. Arrantzatik bizi ahal izateko, kuota lau tonatan finkatu behar dela diote arrantzaleek.

«1,6 tona, hots, 26,5 kilo arrantzaleka, jakinez 80 kilo behar dituela arrantzaleak bizitzeko ez da aski», azaldu du Christophe Domeneque arrantzaleak. «1,6 tonako kuotarekin, denok hilen gara»,dio Domenequek. Hori dela eta, lau tonako kuota eskatu, eta hori lortu arte blokeoak iraungo duelaabisatu zuten arrantzaleek. Atzo gauean, 1,6 tonatik bira igotzea lortu bazuten ere, blokeoa mantentzea bozkatu zuten arrantzaleek.

Administrazioa mehatxuka

Portutik ez baziren ateratzen, kanporatuko zituela mehatxu egin zien administrazioak, atzo arratsaldean. Baina, ez zituen arrantzaleak beldurtu: «Dena den, kuota horiekin isuna baino askoz gehiago galduko dugu».

Lehendabiziko urtea da angula arrantzarentzat kuotak finkatu direla. Frantziako portuentzat 40 tonatara finkatu dira kuotak, Baionako portua da hain kuota ttipia duen bakarra.

Domenequen esplikazioen arabera, beste portuetan «arrantzale handiak» dira. Hau da,Lapurdikoek beti arrantza mugatu egin izan dute, «legea beti errespetatuz».Gutxi arrantzatzen dutelako, 1,6 tonako kuota dutela dio arrantzaleak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.