Antxoa arrantza debekua luzatzea gomendatu dute
donostia Bizkaiko Golkoan antxoa arrantzatzeko debekua 2009ko uztailera arte luzatzeko gomendatu du, Itsaso Ikertzeko Nazioarteko Zientzialarien Kontseiluak (ICES). Antxoaren biomasari buruzko txostenaren berri eman zuen atzo ICESek, eta oraindik espeziearen egoera «kritikoa» dela azaldu zuen. Horregatik, «bitartekoen egoera hobetu arte» ez arrantzatzeko gomendioa zabaldu du.Zientzialarien arabera, 2008ko datuak berriz ebaluatu beharko dira 2009ko udaberrian. Hori dela eta, debekua 2009ko uztailera arte luza liteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu