2005ean antxoa harrapatzea debekatzea nahi dute, momentuz, eta gero, antxoaren egoera aztertu ostean aurrera begira egin beharrekoa erabaki beharko dela dio.
Samaniegoren iritzian, Arcachongo akordioak ekarri du antxoaren krisia.
Antxoaren kostera
Antxoa arrantzatzea debekatzeko eskatuko dio Jaurlaritzak Europako Batzordeari
Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza bat Bruselara joango da bihar. Jaurlaritzako Arrantza sailburu Gonzalo Saiez de Samaniegok dioenez, Europako Batzordeari antxoa harrapatzea debekatzeko eskatzera doaz. Bruselara joateko zita, antxoaren krisia etorri aurretik egina zutela azaldu du 'Radio Euskadi'-n egin dioten elkarrizketan, eta orain, debekua jartzeko eskatzeko baliatuko dutela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu