Gipuzkoako eta Bizkaikako arrantzaleak bilduta egon dira gaur ere. Antxoarik ez dagonez, ez dira itxasora ateratzen, eta atzo Espainiako Arrantza ministroak egindako eskaintza baztertu ondoren, zer egin erabakitzen ari dira orain. Asteartera arte behintza ez dita ateratzeko itsasora. Izan ere, Espainiako Arrantza ministroarekin bilduko dira berriz ere.
Jaurlaritzak iragarri duenez, datorren astean bilera egingo dute Bilbon, Kantauriko arrantza aholkulari guztiekin.
Antxoaren kostera
Antxoa suspertu arte haren arrantza debekatzeko eskatu du Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza sailburu Gonzalo Saenz de Samaniegok Bizkaiko golkoan antxoa arrantzatzea debekatzeko eskatu du. Debeku hori flota guztiei jartzeko esan du gainera, baita Frantziakoei ere. Antxoa erabat suspertu arte bederen debekua ez litzatekeela kendu behar dio. Izan ere, AZTIk egindako ikerketen arabera, antxoaren egoera kritikoa da, eta biomasa maila berritze mugen azpitik dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu